You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/beste-garai-bateko-irainak.-nafarroa-xvi-xvii.-mendeak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Beste garai bateko irainak. Nafarroa XVI-XVII. mendeak - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Beste garai bateko irainak. Nafarroa XVI-XVII. mendeak


Erakusketak irainak lantzen ditu, bide egokia baitira iraganeko gizon-emakumeek nola hitz egin, jardun, eta pentsatzen zuten ulertzeko; halaber ezagutzeko XVI. eta XVII. mendeetan Nafarroan zer arau, balio eta dinamika sozial eta tentsio kultural zituzten. Erakusketak bisitariari lagundu nahi dio irain horiek iraganeko anekdota hutsak direlako ikuspegia gainditzen. Ildo horretatik, espazio bat sortu nahi du jarrera gaitzesgarri batzuei buruz hausnartzeko, eta egungo gizarteko komunikazioari eta errespetuari buruz gogoeta egiteko.

Lehen aztergaia da Nafarroako auzitegietan ohorearen defentsa nola gauzatzen zen ikustea. Batetik, haren definizio legala: nola zehazten den foru-testuetan edo aitortzaileen eskuliburuetan. Bestetik, defentsa horren alderdi judiziala. Bigarrenik, irainak eta horien adierazpideak aztertzen dira, bi hizkuntzak kontuan hartuta (gaztelania eta euskara). Azkenik, erakusketak sakon jorratu nahi du irainak zer testuingurutan esaten ziren. Iraina ohorearen aurkako eraso bat zen eta, garai hartan, jendaurreko ohorea galduz gero, iraindua beheratu egiten zen auzokideen begietan. 

Erakusketak 57 dokumentu ditu, XVI. eta XVII. mendeetakoak. Erakusketa honetaz arduratu den profesional-taldeak dokumentu horiek aztertu ditu. Dokumentu ia guztiek Errege-auzitegietan izandako prozesu judizialetan dute jatorria, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian daude gordeta. Demandak, lekukoen deklarazioak eta epaiak direnez, informazio ezinago aberatsa ematen digute. Logroñoko Inkisizioan izapidetutako kausa batzuen Relación baten kopia ere erakusten da. Agiri hori 1594koa da, eta Artxibo Historiko Nazionalean dago. Azkenik, funts bibliografiko zaharreko hiru ale daude, bata erakundearena berarena, eta beste biak, Martín de Azpilcuetaren lanak, Nafarroako Liburutegitik ekarri dira, erakunde horrek utzita.

Exposición: Insultos de otro tiempo. Navarra siglos XVI-XVII

    

Pie de pagina general