You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/caminar-a-santiago.-una-mirada-reflexiva-2 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Santiagora bidez. Gogoetazko begirada bat - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Santiagora bidez. Gogoetazko begirada bat

 

  • Komisarioa: Fermín Miranda García.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 1.828 bisita.
  • Bideoa: ikusi hemen.
  • Katalogoa: deskargatu bertsio digitala edo erosi hemen bertsio fisikoa.
  • Ibiltaritza:
    • Gares: ekainaren 9a - abuztuaren 3a.
    • Zangoza: abuztuaren 4a - abuztuaren 19a.
    • Viana: abuztuaren 20a – irailaren 5a.
    • Orreaga: Irailaren 7a - irailaren 26a.
    • Los Arcos: Urriaren 1a - urriaren 31.
    • Lizarra: azaroaren 5a - azaroaren 21a.

 

Portada

Donejakue bidearen historiari lotutako hainbat alderdiren ikuspuntua planteatzen du erakusketak, ikuspegi gogoetatsu batetik eta erromesaldien irakurketa unibertsala eginez.

XI. eta XIX. mendeen arteko 32 dokumentu erakusten dira (zehazki, 1054 eta 1806 bitartekoak), sei eremutan banatuak: Ibiliz egiten da bidea; Zubitik zubira; Jendeztatu, fabrikatu, salerosi; Erromesentzako artea?; Erromesari ostatu ematea; Penitentzia egitea eta barkatzea; Bideko gainerako santuak; Nor dago hilobian?

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko dokumentu batzuk ikus daitezke, hala nola Garesko foruak (1122), Zangozako burgu berriko foruak (1122) eta Iruñeko San Saturninori dagozkionak (1129). Kontabilitate-dokumentuak ere badaude, hala nola Karlos III.ak 1390ean erromes bati emandako limosna eta Luis Beaumontekoa erresumako gobernadoreak 1360an Aimerico Narbonakoa bizkondeari eta Teobaldo Veronakoari Donejakuerako peregrinazioan eman zien ibiltzeko baimena. Erakusgai jarritako kodexen artean, nabarmentzen dira Iruñeko Ospitale Nagusiaren lege nagusiak (1563), Karlomagnok Orreagako guduaren ondotik Errolanen hilotza topatzen duen pasartea, Cantar de Roncesvalles obrakoa, eta Iratxeko kartularioa, Gartzia III.a Santxitz “Naiarakoa” erregearen erregalia bat jasotzen duena, Iratxeko monasterioan erromesentzako ospitale bat eraikitzeari buruzkoa. Ekarpen handia dira, halaber, bi erromesek Donejakue bidea egin dutela ziurtatzen duten compostela-agiriak, XVIII. mendearen amaierakoak.

Pie de pagina general