You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/el-camino-de-santiago-colecci%C3%B3n-fotogr%C3%A1fica-del-marqu%C3%A9s-de-san-mar%C3%ADa-del-villar .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Donejakue bidea: Santa Maria del Villarko markesaren argazki-bilduma - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Donejakue bidea: Santa Maria del Villarko markesaren argazki-bilduma

 

  • Komisarioa: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 5.163 bisita.

     

Portada

Diego de Quiroga y Losada (Madril, 1880 - Donostia, 1976) argazkilari ezaguna izan zen, aurreratua turismoaren sustapenean eta aitzindaria paisaia-argazkigintzan, eta arlo horretan aritu zen hirurogeita hamar urtez. Joan den mendearen hogeita hamarreko urteetan, Santa Maria del Villarko markesa paisaien, tipoen eta monumentuen 120.000 argazkiz osatutako funts dokumentala izatera iritsi zen; argazki gehienak Penintsulako iparraldekoak ziren, Pirinioetatik Galiziako itsasadarretara. Bilduma horrek Donejakue bidearen irudi-sorta bat jasotzen du. Espainiaren aberastasun naturalaz eta monumentalaz zuen ezagutza zela eta, 1927an sortu berri zen Turismoaren Patronatu Nazionalaren lehendakari izatea proposatu zioten, baina ez zuen kargua onartu, ez baitzuen interesik alderdi administratiboetan, nahiz eta, pertsonalki, hasiberria zen turismoaz arduratzeko mandatua hartu zuen; haren aholkuari zor zaio Gredosen lehenbiziko paradore nazionala eraikitzea.

Nafarroako Gobernuak 2000n Santa Maria del Villarko markesaren funts fotografikoa erosi zion Zangozan herritartutako Javier Beúnza Arboniési. Bilduma 702 beirazko xaflaz, 1.916 papereko argazkiz eta 11.086 negatiboz osatuta dago. Irudi guztiak Espainiakoak dira, Andorrako 14 eta Frantziako 7 izan ezik. Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuak funtsa bost gaitan sailkatu zuen: Donejakue bidea, Ondarea, Etnografia, Paisaia, Gerra, Suntsitutako eskualdeak eta Itsastarrak.

Donejakue bidearen karpeta osatzen duten 140 irudietatik 96 erakusten dira orain Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Orreagakoak, Iruñekoak, Leirekoak, Gareskoak, Lizarrakoak eta Iratxekoak dira, baita Nafarroatik kanpoko Bideko hainbat tokitakoak ere: Errioxa, Burgos, Palentzia, León, Lugo eta Coruña. Irudiak Bidearen hurrenkera geografikoari jarraitzen dioten zortzi beira-arasatan erakusten dira, Somportetik hasita Gareseraino eta handik Orreagara, Garesera eta Santiagora.

Pie de pagina general