You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/grabitatea-ala-presioa.-ura-eramateko-proiektua-eta-iru%C3%B1eko-iturriak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Grabitatea ala presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Grabitatea ala presioa. Ura eramateko proiektua eta Iruñeko iturriak

 


 

Portada

Erakusketan Iruñerriko Mankomunitateak ere hartu du parte, eta erakusten ditu hirira lehen aldiz ura ekarri zeneko gorabeherak, 1699. urtetik landutako proiektuak, sistema hidraulikoari buruzko eztabaidak, sistema hori eraikitzea eta haren eraginkortasuna, mantentze-lanen arazoak eta monumentu-multzoaren egungo egoera, zeinaren ikurra Noaingo ubidea baita. Erakusketan Iruñeko Udal Artxiboko 9 plano eta 12 dokumentu ikus daitezke, haietako bat 17 metrokoa. Erreprodukzio bat da, 1:1 eskalan egina, eta lurrean dago.

XVIII. mendean Subitzako iturburutik edateko ura hornitzea Iruñeko Ilustrazioko ekimen publiko handiena da. Garai hartako arkitekto, ingeniari eta maisu garrantzitsuenek parte hartu zuten, eta ura ekartzeko sistema bat, Iruñeko iturrien proiektu bat eta estolda bidezko ebakuazio-sistema bat planteatu zituzten. Ura ekarri zen lehen aldi hartan, eztabaida sortu zen hornidura hidraulikoko bi teknikaren artean: grabitatea, topografiaren esku dagoen metodo tradizionala, eta presioa, hiri-zabaltzeak ahalbidetzen dituen sistema aitzindaria. Ordura arte, etxeetarako ura putzuetatik ateratzen zen, hirian egin diren arkeologia-indusketa guztietan frogatu denez.

Pie de pagina general