You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/la-imagen-%C3%BAnica-daguerrotipos-ambrotipos-y-ferrotipos-en-colecciones-navarras-1 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Irudi bakarra: dagerrotipoak, ambrotipoak eta ferrotipoak Nafarroako bildumetan - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Irudi bakarra: dagerrotipoak, ambrotipoak eta ferrotipoak Nafarroako bildumetan

 

  • Komisarioa: Ángel María Fuentes de Cía.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 3.813 bisita.

 

Portada

Erakusketak XX. mendean dagerrotipoetan, anbrotipoetan eta ferrotipoetan egindako berrehun argazki biltzen ditu. Guztiak Colección QK Pueyo-Ángel M. Fuentes, Colección Gorka-Hania eta beste bilduma pribatu batzuen funtsen parte dira. Pieza horien bidez, egungo argazkigintzaren aurrekarien hasiera eta ondorengo bilakaera agertu nahi izan dira. Bildumagileek gordetzen dituzten dagerrotipo, anbrotipo eta ferrotiporik onenen bilduma dira lanak, eta XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasierara bitartean sortu ziren denak. Edukia argazkietan ardazten da, baina, hedaduraz, atal txiki batzuetan originalak gordetzeko erabiltzen ziren kutxa edo “edertasun-estutxe” batzuk erakusten dira, adibidez.

Erakusketak interes bikoitza du, estetikoa zein teknikoa. Batetik, zuzenean metalezko edo beirazko euskarri batean egindako irudiak direlako eta, hortaz, ezin direlako erreproduzitu. Pieza horiek egitea oso neketsua zen, balio ekonomiko eta sentimental handia zuten, eta oso kalteberak ziren; kontu handiz kontserbatzen ziren bakelitazko, zurezko edo larruzko estutxe oso landuetan —haiek ere erakusgai daude—.  Bestalde, erakusketa izaera didaktikoarekin muntatu da, eta ikusleari bide ematen dio erakusten diren objektuen balioa eta konplexutasuna, osatzen zituzten zatiak eta haien ezaugarriak ulertzeko, baita zein egoera teknologikotan egin ziren jakiteko ere.

Pie de pagina general