You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/la-instituci%C3%B3n-pr%C3%ADncipe-de-viana-75-a%C3%B1os-de-cultura-1 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Vianako Printzea Erakundea, Kulturaren 75 urte - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Vianako Printzea Erakundea, Kulturaren 75 urte

 

  • Komisarioa: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin. 
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.

 

Portada

Vianako Printzea Erakundearen 75 urteko historia erakusten du esposizioak, hauek jasotzen dituzten hamar bat beira-arasatan: erakundearen osaerari, historiari eta jarduerei buruzko argitalpenak, argazkiak eta piezak; haiekin batera, azalpen-testu bat dago. Besteak beste, gogoratzen dira Aralarko San Migeleko erretaulako esmalteak berreskuratzea, Alto de la Cruz herrixkako indusketak (Cortes), bai eta Nafarroako Monumentuen Lehen Katalogoa ere.

Nafarroako Foru Diputazioak 1940an eratu zuen Vianako Printzea Erakundea, kultura gaietarako organoa izateko. Haren helburuetako batzuk dira ondare artistikoa zaharberritzea, mantentzea eta zaintzea, Nafarroako ohituren, zuzenbidearen eta historiaren ikerketa bultzatzea eta kultura zabaltzea, argitalpenen, liburutegien, artxiboen, museoen eta kultur jardueren bidez. Vianako printzerria titulutik hartu zuen izena, 1423an Nafarroako Karlos III.a Noblea erregeak sortua bere bilobarentzat —Karlos Trastamara eta Evreuxkoa (1421-1461)—, zeina pertsonaia ospetsua baita Nafarroako kulturaren historian.

Erakundearen zereginen artean, nabarmentzen dira Nafarroako ondare historikoa eta artistikoa babestea eta zaintzea, ondare dokumentala zaintzea Nafarroako Errege Artxibo Orokorraren bidez, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema kudeatzea, Nafarroako Liburutegia buru dela, Nafarroako pieza artistiko eta historikoak biltzea eta zaintzea Nafarroako museoaren, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren eta Karlismoaren Museoaren bidez, kultur ekintza bultzatzea ospe handiko ekitaldiak antolatuz, lankidetza artistiko eta kulturaleko programak bultzatzea eta erakunde artistiko enblematikoei laguntzea, arte plastikoetako nahiz alor eszeniko eta musikaleko proiektuetarako laguntzak ematea; beste erakunde publiko batzuekin koordinatuta, hogeita hamar kultur etxe sortu ditu, eta beste hamar espazio soziokultural; historiaren, artearen, arkeologiaren, etnografiaren, hizkuntzalaritzaren alorretan eta beste batzuetan argitalpenak egiten ditu; eta Kulturaren Vianako Printzea Saria ematen du, kulturaren arloko pertsona eta talde ezagunen ibilbidea saritu eta aintzatesteko.

Pie de pagina general