You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/migravit.-printzearen-heriotza-erdi-aroan .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Migravit. Printzearen heriotza Erdi Aroan - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Migravit. Printzearen heriotza Erdi Aroan

 

  • Komisarioak: Maite López de Guereño Sanz, Isabel Ruiz de la Peña González eta Eloísa Ramírez Vaquero.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 2.357 bisita.

 

Portada

Erakusketaren helburua da, askotariko ikuspegi osagarrietatik, heriotzaren prozesua eta Erdi Aroko gizarteko elite gidariengan (printze izendapenean bilduta) izan zituen ondorioak ezagutaraztea. Erakusketa proiektu zientifiko baten emaitza da. Proiektu horretan parte hartu dute Madrilgo Unibertsitate Autonomoak, Oviedoko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, eta lankidetzan aritu dira Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Nafarroako Museoa eta Iruñeko Katedrala eta Artzapezpikutza. Lagina osatzen duten piezen artean, nabarmentzekoak dira Nafarroako Karlos II.a erregearen bihotza, Uxueko Santa Mariatik datorrena, eta heriotzari lotutako Erdi Aroko dokumentazioa.

Erakusketaren diskurtsoa Erdi Aroko “heriotzaren ibilbidea”ren ikuspegitik planteatzen da, eta gaiaren araberako zazpi ataletan banatua dago; gai horiek lotura estua dute Erdi Aroko eliteengan heriotzak zituen zeremonia-, propaganda- eta ideologia-helburuekin: azken borondatea, heriotza bera, printzearen gorpua, erritualizazioa, printzearen atsedena, hilobitik ateratzea eta memoria. Izenburuan aipatzen den “printze” kontzeptuak Erdi Aroan du jatorria: ‘printzipalak’ errege-erreginak eta zenbait mailatako jaunak, goi-mailako elizjendea eta hiri-oligarkiak ziren.

Pie de pagina general