You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/muraria.-iru%C3%B1ea-hiri-gotortua. .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Muraria. Iruñea, hiri gotortua. - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Muraria. Iruñea, hiri gotortua.

 

  • Komisarioa: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 16.005 bisita.
  • Katalogoa: erosi hemen.

 

Portada

Iruñea erabat gotortuta egon zen XIX. mendearen amaiera arte, eta erakusketaren helburua da egoera historiko horren berri ematea, bai eta halako gotorlekua izateak zuen esanahiaren, balio estrategikoaren eta ekarri zituen zabalkunde arkitektonikoa eta militarra ezagutaraztea ere. Iruñeko harresiak nazioarte mailako monumentua dira, haien tamaina dela eta. Erakusketaren xedea da XX. mendeko aurrerapen urbanistikoetan desitxuratuta eta txertatuta gelditu den garrantzi handiko monumentu-ondare horren berri ematea dokumentu bidez, haren garrantzia erakustea eta esanahia azaltzea.

40 metro karratuko maketa ikusgarri bat da erakusketako pieza garrantzitsuena: Iruñeak XIX. eta XX. mendeetan, harresiaren hegoaldeko partea eraitsi aurretik lehenbiziko hiri-zabalgunea egiteko, zuen egitura erakusten du. Zitadela XVIII. eta XIX. mendeetan nolakoa zen ikusten da maketan. Maketan ikusten da, gainera, Alde Zaharreko hiri-ehuna, zeina eremu gotortuan harrapatuta baitzegoen, eta hango etxe eta monumentu esanguratsuenak; gaur arte iraun dute, eta bisitariak ongi ezagutuko ditu, baita harresiaren zati batzuk ere: Takonerako lorategikoa, Tejeriakoa, Arrotxapeko atarikoa, etab.; harresiaren profilak aldaketa nabarmenak izan ditu XX. mendean egindako zirkulazio-bideen ondorioz.

Maketa horretaz gainera, hiriaren beste maketa bat ere bada erakusketan. Txikiagoa da, baina balio historiko handikoa, XV. mendeko Iruñea irudikatzen baitu. Jesusen Lagundiarena da, eta Loiolan izan ohi da erakusgai.

Pie de pagina general