You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/navarrorum.-euskararen-gaineko-dokumentu-nafarren-bi-mila-urteko-ondarea .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea

 


 

Portada

Erakusketa Euskarabidearen laguntzarekin egin da, eta euskarak Nafarroan erromatarren garaitik XIX. mendea arte izan duen presentziaren berri ematen du. Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik.

Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaerari berari dagozkio: lehen aldia —Antzinako Erroma eta "mende ilunak" direlakoak—, non ia ez dagoen euskararen arrastorik beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuetan; bigarren aldia, non testuetan, lehendabizi iruindarren eta gero nafarren hizkuntza gisa aipatzen duten; hirugarren aldia, non euskaraz idazten den; eta laugarren aldia, non liburuak euskaraz inprimatzen hasten diren. Bosgarren blokean, XVII. mendean hasi zen atzerapen geografikoa eta soziala biltzen da. Bestalde, zenbait dokumentutan  erakusten da XVIII. eta XIX. mendeetan arrazoi ilustratuaren eta sentimendu erromantikoaren artean harrapatuta zegoela euskara.

Bloke bakoitzaren hasieran ikus-entzunezko labur bat dago, dokumentuak dagokien une historikoan eta kulturalean kokatzeko. Dokumentuak tamaina handiko paneletan erreproduzituta erakusten dira, transkribatuta, eta azalpen txiki bat ematen da, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Haietako batzuen jatorrizkoak, hala nola Lergako hilarria, II. mendekoa, Leireko kartularioa, XII. mendekoa, eta Leizarragaren biblia, beira-arasetan ere erakusten dira. Dokumentu-ondare horren bidez, Navarrorum erakusketak erronka bati aurre egiten dio: ia milurteko eta erdiz idatzi ez zen hizkuntza baten bilakaera historikoa idatzizko dokumentuen bidez erakustea.

Pie de pagina general