You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/pouvoir-et-m%C3%A9moire-poder-y-memoria-1 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Pouvoir et mémoire - Boterea eta memoria - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Pouvoir et mémoire - Boterea eta memoria

 

  • Komisarioak: Susana Herreros Lopetegui, Eloísa Ramírez Vaquero, Anne Goulet eta Veronique Lamazou-Duplan.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Ibiltaritza: Pauen, 2010eko irailaren 15etik azaroaren 10era (prentsa-oharra).
  • Bisitak: 2.000 bisita.

 

Portada

Iruñeko eta Paueko artxiboetan dauden kartularioen gaineko ikerketa zientifiko baten ondorioa da erakusketa. Kartularioak, hain zuzen, Erdi Aroko liburu edo biribilki erako eskuizkribuak dira; eskuizkribu horietan eliza- eta udal-erakundeen, elkarteen, instituzioen eta familien sorrerari, pribilegioei eta legezko eskubideei buruzko dokumentuen transkripzioak daude. Proiektua aurrera eraman dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eta Pirinio Atlantikoetako Artxiboak. Erakusketa antolatu dute, hain zuzen, 2012an Gaztelak Nafarroa menderatu eta Gaztelako Erreinuan sartu zuela bostehun urte bete direla-eta antolatu dituzten jardueretan.

Erakusketako gai nagusia idazketa da, historian gertatu zena gordetzeko bitarteko gisa. Alde horretatik, Nafarroako errege-erreginen kartularioei eman zaie arreta berezia, familien oroitzapenak eraikitzeko eta zabaldu nahi zuten irudia sortzeko elementu bikainak zirelako. Erakusketan 37 dokumentu daude ikusgai (14 Pirinio Atlantikoetako Artxibokoak eta 23 Nafarroako Errege Artxibo Nagusikoak), baita Nafarroako Karlos II.a erregearen bihotzaren kutxa ere (Uxuen gordetzen da). 

Lau multzotan dago egituratuta; haien bitartez azaltzen da printzeen eta erregeen azken dinastia horiek boterea nola erakutsi zuten. Lehenbiziko multzoan, Frantziako printzeak Nafarroako tronuan sartzea eragin zuten familia- eta politika-loturak azaldu dituzte. Bigarren multzoan subiranoa da aztergai nagusia, eta, harekin batera, maiestatea agertzeko dauden moduak. Hirugarren multzoa erakusketaren ardatza da, Iruñean eta Pauen gordetako familia nafarraren errege-kartularioak baitaude. Azken multzoa Nafarroako dinastia frantsesen amaierari buruzkoa da; haien ondotik oroitzapen desberdinak, aldarrikapenak eta ahanzturak etorri ziren. 1512an, Nafarroako azken errege-erregina pribatiboek Pauen gorde zuten artxiboen parte bat: erresumaren aldarrikapenari eta, batik bat, Frantziako ondasunei buruzko dokumentuak.

Pie de pagina general