Sigilo, dokumentuetako zigiluak - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Sigilo, dokumentuetako zigiluak
- Komisarioak: Mikel Ramos eta Esperanza Ochoa de Olza.
- Prentsa-oharra: ikusi hemen.
- Bisitak: 4.495 bisita.
- Katalogoa: erosi hemen gaztelaniazko bertsio fisikoa.

Erakusketaren helburua da dokumentuetan erabiltzen diren zigiluak, zigilu-motak eta haien guztien egitekoa ezagutaraztea. Izan ere, dokumentu historikoak baliozkotzeko elementuak dira zigiluak, eta gainera, balio handia dute, bai berez duten balioa, bai Nafarroako Erresumaren nortasunaren ispilu direlako.
Erakusketan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetako hirurogei zigilu daude ikusgai, Nafarroako errege-etxearenak, erresumako instituzioenak, nobleziarenak, burgesiarenak, kontzejuenak, komunitate zibilenak eta eliza munduarenak. Ezin konta ahala zigilu daudenez, ezinezkoa da erakusketara guzti-guztiak eramatea. Horregatik, zigilua duten dokumentu interesgarrienak, hobekien gorde eta zainduta daudenak, hautatu dira.

