You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/1516.-el-ocaso-de-los-reyes-1 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

1516. Errege-erreginen akabera - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

1516. Errege-erreginen akabera

 

  • Komisarioa: Félix Segura Urra.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bideoa: ikusi hemen.
  • Bisitak: 6.185 bisitak.

 

Portada

Duela 500 urte jazotako gertakari historikoei buruzko erakusketa da; hona hemen gertaera horietako batzuk: Fernando Katolikoa, Joan III.a Albretekoa eta Katalina Foixkoa errege-erreginen heriotza; Joan III.a Albretekoak erresuma berreskuratzeko egin zuen bigarren saioa; Cisnerosek aginduta gotorlekuak eraistea eta gotorleku berrien eraikuntza.

Fernando Katolikoaren heriotzak (1516ko urtarrilaren 23a) ziurgabetasuna ekarri zuen haren erresuma guztietara. Nafarroan, Joan III.a eta Katalina I.a errege-erreginek parekorik gabeko aukera hori aprobetxatu zuten beren lurrak berreskuratzeko; horretarako, eraso armatu bat antolatu zuten. Hala, martxoaren erdialdean, bearnotarrek eta nafarrek osatutako armada txiki bat, Joan III.a eta Pedro Nafarroakoa buru zituela, Bearnotik Nafarroara abiatu zen. Baina, artean, erresumako agintariek antolatua zuten erresistentzia eraginkor bat, eta prestatua gudaroste bat, gaztelarrez eta nafarrez osatua, erasoaldi militarra hutsean utzi zuena.

Erasoaren ondorioz, Cisneros kardinalak erresumako gotorleku jakin batzuk suntsitzeko agindu zuen. Eraispenek bereziki kaltetu zituzten Nafarroako herri batzuetako harresiak (Zangoza, Tutera, Erriberri, Tafalla, Lizarra, Faltzes, Azkoien eta Azagra) eta zenbait leinu-dorre, hala nola Xabierko jauntxoena. Gotorlekuak eraisteak kontrapuntua izan zuen; izan ere, Gaztelako agintariek eraikin berriak bultzatu zituzten, eta, horri esker, Nafarroako erresumak defentsarako sistema modernoa eta premia berrietara egokitua izatea lortu zuen.

Erakusketak gogoan izan ditu, halaber, gerraren ondorioak jasan behar izan zituzten nafarrak, bizitza gertaera haiek baldintzatuta gelditu baitzitzaien. Amaitzeko, garai hartako noble nabarmenenak erakutsi nahi izan dira erakusketan. Batetik, Luis Beaumontekoa, Leringo konde eta Nafarroako kondestablea, Fernando Katolikoaren aliatu nagusia. Bestetik, Pedro Nafarroakoa, erresumako mariskala eta Joan III.aren eta Katalina I.aren aldekoa. Preso hartu zuten 1516ko kanpainan; lehenik Atienzako gazteluan giltzaperatu zuten, eta, gero, Simancaskoan, harik eta 1522an hil zen arte.

Pie de pagina general