You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/documentos-fotogr%C3%A1ficos-de-navarra.-fondo-de-la-comisi%C3%B3n-de-monumentos .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Nafarroako argazki-dokumentuak Monumentu Batzordearen funtsa - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Nafarroako argazki-dokumentuak Monumentu Batzordearen funtsa

 

  • Komisarioa: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 11.147 bisita.

 

Portada

"Nafarroako argazki-dokumentuak" izenburu orokorrarekin erakusten diren irudien jatorria Foru Diputazioko Monumentuen Probintzia Batzordea (1845-1940) zenaren funtsa da; hau da, Vianako Printzea Erakundearen aurrekaria eta Nafarroako aberastasun artistikoa eta etnografikoa era sistematikoan topatu, erregistratu eta katalogatzeaz ofizialki arduratu zen lehen entitatea izan zenarena. Erakunde horretako kideak Nafarroan argazkiari dokumentazio-tresna gisa garrantzia eman zioten lehenbizikoak izan ziren, eta Nafarroako ondare monumentala erregistratu eta jakitera emateko erabili zuten. Hartara, Batzordea ere lehena izan zen gaur egun Iruñean Kontuen Ganberaren egoitza denean argazki-erakusketak antolatzen eta nafarrei haien lurraldearen aberastasuna ezagutarazten. Erakusketa honek omentzen ditu argazkia errealitatea kontserbatzeko eta erakusteko tresna gisa erabili zuten aitzindariak.

Iruñean bizi izan zen eta XX. mendearen lehen bi hamarkadetan hiri horretako bizitza irudiztatu zuen Agustín Zaragüeta argazkilari donostiarrak ateratako berrehun bat argazkik osatzen dute erakusketa. Halaber, XIX. eta XX. mendeetako hamazazpi argazki-kamerak osatutako bilduma bat erakusten da, gehienak J. Belzunce antikuario iruindarrak lagatakoak.

Pie de pagina general