You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/el-derecho-de-navarra-2 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Nafarroako zuzenbidea - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Nafarroako zuzenbidea

 


 

Portada

Erakusketaren ardatza Nafarroaren berezko zuzenbidea da: tradizioz foruari lotzen zaiona, alegia; foru-komunitateko jatorri juridikoei buruzko lagin grafiko gisa planteatu da. Nafarroako zuzenbidearen ibilbidea agertzen da, sortu zenetik gaur arte. Ibilbidea hasteko, zuzenbidea eta foruak zer diren azaltzen da, panel batean. Panel horretan jasotzen dira, halaber, Nafarroak historian bizi izan dituen egoerak.

Erakusketa lau etapatan dago egituratuta, garai historiko bakoitzean Nafarroak izan duen egoeraren arabera. Hauek dira une erabakigarrienak: Nafarroa erresuma bereizi gisa eratu zen garaia; 1512. urtea, Fernando Katolikoaren konkistakoa, eta 1515. urtea, Nafarroa Gaztelako Koroan sartu zenekoa; XIX. mendeko konstituzionalismoa eta 1841. urteko Lege Itundua; eta 1978. urteko Konstituzioak eragindako “konstituzionalismo berria”. Gertakari horiek kontuan hartuta, Nafarroako zuzenbideak lau etapa dituela esan dezakegu: erresuma independente baten berezko zuzenbidea, Gaztelako Koroari lotutako erresumaren zuzenbidea, foru-probintzia izan zeneko zuzenbidea eta foru-komunitate gisa daukan zuzenbidea.

Objektuei dagokienez, hauek dira garrantzitsuenak: lurraldeen mugak jasotzen dituzten mapak, jatorrizko foruak, erregeak altxatu zireneko irudiak, juramentuen ebanjelioak, Gorteetako aktak, hautestontziak, erakundeen dokumentuak eta argazkiak, legezko testuak, errege-etxeen ordezkaritzak, foru-erregimenak bizitako arrisku-uneak, Nafarroako foru-zuzenbide zibila biltzeko prozesua eta foruaren hobeagotzea. Erakusgai daude, bestalde, abokatuei buruzko testu historikoak (Erdi Arokoetatik hasita), lehen elkargoaren osaera-eskaria, estatutuen proposamenak, Abokatuen Elkargoaren eratze-akta eta abokatutzarekin zerikusia duten objektuak.

Pie de pagina general