You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/fototeca-de-navarra.-imagenes-para-la-historia .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Nafarroako Fototeka. Gogoratzeko irudiak - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Nafarroako Fototeka. Gogoratzeko irudiak

 


 

Portada

Nafarroako Fototeka ezagutarazteko antolatu da erakusketa. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bildutako funtsen eta argazki-dokumentuen multzoa da, eta erakunde horrek zaintzen, kontserbatzen, antolatzen eta ezagutarazten ditu. Lagina bi zatitan banatzen da. Lehenbizikoan, zaindutako funts fotografikoen inguruan egiten diren jarduketa-programaren lan-esparruak ematen dira ezagutzera. Jarraian, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian zaintzen diren funts fotografikoetan barnako ibilbide bat abiatzen da, hots, erakusketaren zati handiena osatzen dutenen lagin bat.

Guztira 1865 eta 1960 bitarteko 137 argazki erakusten dira, erreprodukzio modernoen eta erakusketarako kopien bidez, bai eta hainbat objektu ere; adibidez, argazki-kamera bat, estereoskopien bisore bat, tripode bat eta irudiak ateratzeko beste material batzuk. Bi motatako funts fotografikoak erakusten dira: instituzionalak eta pribatuak. Lehen multzoari dagokionez, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeko eta Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioko argazkiak gehitu dira. Erakusten diren argazkiak profesionalei egindako enkarguenak eta egikaritze propioko lanak dira, zeinen bidez nahi izan baitzen hainbat jarduera grafikoki dokumentatu eta haien egiazko lekukotasuna eman: Nafarroako ondarearen babesa eta ezagutzera ematea, Foru Korporazioaren zeremoniala eta hainbat unitate administratiboren kudeaketa, obra eta azpiegituren, zerbitzuen eta ekitaldi publikoen jarraipenari dagokionez. Sorta publiko horien artean, lehenbiziko argazki dokumentalak nabarmentzen dira (1865koak), Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoaren diseinuak erakusten dituztenak, baita 1929ko Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrerako edo 1938an probintzia deskribatzeko enkargatu ziren argazkiak ere.

Bigarrenik, funts pribatuak erakusten dira; zehazki, funts familiarrak eta pertsonalak. Azken horietan, funts hertsiki fotografikoak nabarmentzen dira; hots, beren argazki-kameren bidez irudiak ateratzen aritu ziren pertsonenak, izan argazkilari profesionalak, izan argazkilari afizionatuak. Bi kasuetan, Nafarroak oso adibide goiztiarrak izan zituen, eta haietako batzuk erakusketa honetan agertzen dira. Santa Maria del Villarko markesa eta José Galle dira Nafarroako Artxiboan kontserbatzen den argazkigintza profesionalaren prototipoak; Julio Altadill, ordea, argazkilaritza amateurraren aitzindaria izan zen Nafarroan. Haien guztien argazkiak biltzen dituen irudi-sorta bat erakusten da (formatu eta prozedura ezberdinekoak), hartara, zaintzen diren aleen errepresentazio oso bat eskaintzeko: Santa Maria del Villarko markesaren ondarearen, etnografiaren, paisaiaren eta turismoaren argazkiak, José Galleren argazki-kazetaritzako, publizitateko eta argazkigintza komertzialeko argazkiak eta argazkilari amateurren argazkigintza ondarezkoa, familiarra, kostunbrista eta jai-girokoa.

Pie de pagina general