You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/guerra-vivir-la-violencia-y-los-conflictos-en-la-navarra-de-1521 .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Gerra. 1521eko Nafarroako indarkeria eta gatazkak bizitzea - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Gerra. 1521eko Nafarroako indarkeria eta gatazkak bizitzea

 


 

Portada

Noaingo guduaren (1521eko ekainaren 30a) V. mendeurrenean antolatu da erakusketa, eta Nafarroako erresumarentzat amaiera erabakigarria izan zuen liskarra dakar gogora. Europako armada boteretsuenak borrokatu ziren, borrokalari nafarrak ere tartean zirela: batzuk Frantzisko I.aren eta Enrike Albretekoaren frantses armadan aritu ziren, Andre Foixkoa —Asparrotseko jauna— buru zela; beste batzuk Karlos V.aren Gaztelako armadan borrokatu ziren, kondestablearen eta Gaztelako almirantearen aginduetara; azken horiek irabazi zuten gudua.

Erakusketa ez da gertaeren kontaketa hutsa: guduari testuinguru historikoa jartzen dio, eta gerra-gatazka orok gizartearentzat zituen ondorioetan zentratzen da; hain zuzen, Nafarroako gizarteak jasan zituen ondorioetan. Erakusketak gerra-gatazkak lantzen ditu ikuspegi osagarriak kontuan hartuta, eta lau bloketan egituratzen da: Gerraren bideak; Gerra izeneko ezbeharra; Gerra eta gizartea; Gatazka amaitzea, bakea hastea. Ibilbide horretan barrena, Espainiako eta Europako artxiboetan gordetzen ziren Noaingo guduari buruzko testigantza garrantzitsuenak erakusten dira, guztira 52 dokumentu. Haietatik, 28 Nafarroako Errege Artxibo Nagusitik datoz; 14, Simancasko Artxibo Nagusitik; 3, Indietako Artxibo Nagusitik; 2, Portugalgo Arquivo Nacional da Torre do Tombo artxibotik; 2, Bibliothèque Nationale de France liburutegiko Eskuizkribu Departamentutik; bat, Paueko Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques artxiboetatik (Frantzia); bat, Valladolideko Archivo de la Real Chancillería artxibotik; eta beste bat, Espainiako Artxibo Historikotik.

Bestalde, bilduma partikularretatik eta Nafarroako gazteluetan eta gotorlekuetan egindako indusketetatik hautatutako pieza belikoen bilduma bikain bat ere erakusten da: Zabalegi markes-markesen jauregiko (Muruzabal) XVI. mendeko armadura bat, gaur egun Nafarroako museoan gordea; kordoiekin eta zitori hori batekin (Frantziako erregearen enblema) apaindutako kasket bat, XVI. mendearen hasierakoa; katapultarekin jaurtitzeko harri-bolak, Iruñeko gotorlekukoak; garai hartako armagintzak, artilleriak ekarri zituen berrikuntzetara egokitzeko, izan zuen bilakaera erakusten duten bi pieza esklusibo, hala nola XV. mendearen amaierako bi eskuko ezpata bat, XVI. mendearen amaierako ezpata bat eta zenbait pieza arkeologiko, hala nola gezi- eta balezta-muturrak eta zalditerien aurka erabiltzen ziren burdinazko laharrak (metalezko lau punta zorrotzez edo gehiagoz osatutako arma).

Pie de pagina general