You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/maleficium-nafarroa-eta-sorginen-ehiza-xiv.-xvii.-mendeak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV.-XVII. mendeak) - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Maleficium. Nafarroa eta sorginen ehiza (XIV.-XVII. mendeak)

 


 

Portada

Europan parekorik ez duen dokumentu-multzo bat erakusten da esposizioan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko prozesu judizialek osatua. Sorginkeriaren bilakaeraren lekuko dira XIV. mendetik XVII. mendea bitarteko testigantzak; Nafarroako erresumako zenbait puntutan jasoak dira dokumentu horiek. Inkisizioak fenomeno horri eman zion tratamendua (Nafarroan ez ezik, baita oro har ere) baldintzatu zuten bi gertaerari lotutako dokumentuak erakusten dira. 1525ko sorginkeria-pasarteez eta Zugarramurdiko kasuez (1609-1612) ari gara.

Bilduma bost bloketan banatzen da. Lehenbizikoan, sorginaren asmakuntza- eta fabrikazio-prozesua azaltzen da, Europan eta Espainian XV. eta XVII. mendeen artean argitaratutako tratatu demonologikoen eta sineskeriaren aurkako tratatuen bidez. Bigarrenean, sorginekiko iruditeria kolektiboa inguratzen zuten estereotipoak zehazten dira —begizkoak, zapoak, pozoiak, hegaldiak, metamorfosiak, akelarreak—, akusatuak bereizten zituen errealitate sozialaren aldean. Hirugarrena, berriz, Nafarroako erresuman sorginkeria-kausak eraman zituzten jurisdikzioetan oinarritzen da —errege-auzitegiak, elizbarrutiko auzitegia eta Inkisizioa—, eta fiskalen eta abokatuen jarrerak aztertzen ditu. Laugarrenean, Nafarroako erresuman jasotako jazarpen-une nagusietan zeharreko ibilbide historikoa egiten da; Europako mapa bat erakusten da, zeinean ikus baitaiteke Espainian eragin txikiagoa izan zuela Europako erdialdeko beste herrialde batzuekin alderatuta; izan ere, exekuzioak aparteko zifretara iritsi ziren toki horietan. Azkenik, erakusketaren azken kapitulua Zugarramurdiko gertaera dramatikoei eta Inkisizioak postulatu berriak hartu ondotik izandako pertsekuzio-maniaren gutxiagotzeari buruzkoa da.

Pie de pagina general