Nafarroaren konkista. Hilabeteko dokumentua - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Nafarroaren konkista. Hilabeteko dokumentua
- Komisarioa: Félix Segura Urra.
- Prentsa-oharra: ikusi hemen.
- Edukia:
- Urtarrila. Errege-erreginen koroatzea
- Otsaila. Gaztelako protektoratua
- Martxoa. Beaumontarrak
- Apirila. Agramontarrak
- Maiatza. Frantziako erregearen mehatxua
- Ekaina. Inbasioaren aurretik
- Uztaila. Erresumaren inbasioa
- Abuztua. Nafarroaren kapitulazioa
- Iraila. Joan III.aren kontraerasoa
- Urria. Fernando Katolikoaren kalte-ordainak
- Azaroa. Errege barkamena
- Abendua. Errege zina

Nafarroaren konkistatik 500 urte igaro direla gogorarazteko, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak erakusketa bat aurkeztu du, zeinean efemeride horri lotutako dokumentu historiko bat erakutsiko baitu hilero. Zehazki, urteko lehen seihilekoan zenbait dokumentu erakutsiko dira, hilabetez hilabete erresumaren inbasiora (1512ko uztailaren 21) gerturatuko direnak. Ondoko hilabeteetan, erakusketaren diskurtsoa konkistaren ondoko gertaeretan zentratuko da; hain zuzen, 1512ko bigarren seihilekoan jazo zirenetan. Hamabi dokumentu horiek errazago irakurtze aldera, interesdunek haietako bakoitzaren transkripzio xehatuak kontsultatu ahal izanen dituzte; modu horretan, zuzenean joko dute duela 500 urteko gertaera horietan murgiltzeko aukera ematen duten iturri primario paregabeetara.
Urtarrilean, Joan III.a eta Katalina I.a errege-erreginen koroatzea izanen da gaia; otsailean, errege-erregina Katolikoek emandako babesa; martxoan, agaramontarren partzialtasuna; apirilean, beaumontarren partzialtasuna; maiatzean, Frantziako erregearen mehatxua; ekainean, erresumaren inbasioaren atarikoak; uztailean, Nafarroaren inbasioa eta konkista; abuztuan, errendizioa eta kapitulazioak sinatzea; irailean, Joan III.aren kontraerasoa; urrian, Fernando Katolikoaren kalte-ordainen politika; azaroan, Fernando Katolikoaren errege-barkamena; eta, abenduan, Nafarroako errege berriarekiko errege-zina.

