You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/rafael-moneo-en-navarra .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Rafael Moneo Nafarroan - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Rafael Moneo Nafarroan

 

  • Komisarioak: Belén Esparza, Curro Blasco eta Sixto Marín.
  • Antolatzaileak: Nafarroako Gobernua, Tuterako Udala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Nafarroako EHAEO, María Forcada Fundazioa.
  • Babesleak: Iruñeko Udala, Nasuvinsa, Saltoki Iluminación.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 7.017 bisita.
  • Ibiltaritza: Tutera, 2022ko otsailaren 17tik 2023ko ekainaren 4ra.

 

Portada

Rafael Moneo arkitektoak bere sorterrian egindako obren atzerabegirako gisa planteatu da erakusketa, egileak 85 urte bete dituenean. Espainian azken mende-erdian izan den figura esanguratsuenetariko bat da Moneo, eta nazioartean ospe handiena hartu dutenen artean dago. Rafael Moneok Nafarroan egindako lanen aztarnari jarraitu dio erakusketak, bidaia pertsonal eta profesional bikoitza azalduz, Tuteran haurtzaroarekin hasita, eta gero ibilbide pertsonal hori profesionalarekin gurutzatuz, Nafarroan sei hamarkadatan etengabe sortutako lan guztien balantzea eginez, lehen lanetatik gaur egun arte.

Rafael Moneok Nafarroan dituen obra guztien planoak erakusten dira. Lehenbizikoak joan den XX. mendeko 70eko hamarkadetakoak dira, eta arkitektoak paper sulfuroztatuaren gainean egindako jatorrizko marrazkien bidez erakusten dira. Paperezko diseinu horiek, hauskorrak baina marra zehatzekoak, erakusten dute nolako garrantzia eman dion arkitektoak hasieratik marrazkiari, bere sortze-lanean bere asmoak adierazteko bide gisa, eta bere arkitekturaren lehen eraikuntza gisa, marrazkia errealitate propio eta zehatz bihurtzen baitu.

Besteak beste, Nafarroan egindako proiektuen artean daude Tuteran egin zituenak, hala nola Eza kaleko etxebizitza-eraikina (1965-1966), Elvira España eskola publikoak (1966-1971), Añon etxea (1974-1976), Errukiaren Errege Etxea (1983) eta San Frantzisko komentu zaharrean kultur-etxea egiteko proiektua (2003-2010). Iruñeko proiektuak datoz hurrena, zeinen artean aipagarriak baitira Foruen Plaza (1970-1975), Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (1995-2003) eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoa (2008-2014); azken bi horiek Nafarroako Foru Komunitatean egindako lanik berrienak dira. Baina beste lan batzuk ere badaude, hala nola Arintzanoko Upategia (1991-2002) eta Aralarko San Migel Ostatuaren lehiaketara aurkeztu zuen proiektu ezezaguna (1965), azkenean egin ez bazen ere.

Pie de pagina general