You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/rockanrolari.-xx.-mendeko-nafar-rocka .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Rockanrolari. XX. mendeko nafar rocka - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Rockanrolari. XX. mendeko nafar rocka

 


Erakusketa hau antolatu da Nafarroako Artxibo Nagusiak musika funts berriak jaso dituelako Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programaren bidez. Erakusketa Nafarroako rockari buruzkoa da, kritikaren ikuspuntutik XX. mendeko azken lau hamarkadetan eragin handia izan baitzuen, eta ikaragarrizko arrakasta, Espainiako eszenatoki garrantzitsuenetariko batzuetan.

Erakusketa hainbat eremutan banatuta dago, eta garai horretako Nafarroako musika talde garrantzitsuenetako batzuen zuzeneko emanaldien argazkiak eta kartelak biltzen ditu.  Halaber, rock and roll lokal birtual bat birsortu dute eszenatoki txiki batekin; proiekzio pantaila bat ere badago, erakusketako artista batzuen bideo klipak eta kontzertuak ikusteko, eta horma irudi batzuk ere bai, ikuspegi grafikotik adierazgarrienak diren musika diskoen azalak birsortzen dituztenak. Kripta protogotikoaren barruan, ibilbide kronologiko batek lau hamarkadatan, –1960tik 2000ra– banatzen du espazioa, irudi eta testu bidezko informazioarekin, artisten argazkiekin, disko azalen erreprodukzioekin eta prentsako notiziekin. Azken horietan, Espainian eta nazioartean garai horretan izandako gertakari nagusiak jasotzen dira, baita musikaren arlokoak ere. Aretoaren erdigunean, eta hamarkada horien arabera banatuta, beira arasak daude, Nafarroako rockaren bilakaeraren eta garapenaren lekuko diren jatorrizko piezekin. Kriptaren hondoan, tamaina handiko argi kaxa bat dago, 250 disko azal baino gehiago birsortzen dituena, gehienak ohiko LP formatukoak. 

Portada

    

Pie de pagina general