You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/sigilo-dokumentuetako-zigiluak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Sigilo, dokumentuetako zigiluak - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Sigilo, dokumentuetako zigiluak

 


 

Portada

Erakusketaren helburua da dokumentuetan erabiltzen diren zigiluak, zigilu-motak eta haien guztien egitekoa ezagutaraztea. Izan ere, dokumentu historikoak baliozkotzeko elementuak dira zigiluak, eta gainera, balio handia dute, bai berez duten balioa, bai Nafarroako Erresumaren nortasunaren ispilu direlako.

Erakusketan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetako hirurogei zigilu daude ikusgai, Nafarroako errege-etxearenak, erresumako instituzioenak, nobleziarenak, burgesiarenak, kontzejuenak, komunitate zibilenak eta eliza munduarenak. Ezin konta ahala zigilu daudenez, ezinezkoa da erakusketara guzti-guztiak eramatea. Horregatik, zigilua duten dokumentu interesgarrienak, hobekien gorde eta zainduta daudenak, hautatu dira.

Pie de pagina general