Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Memoriarako jauregia - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Memoriarako jauregia
- Komisarioa: Susana Herreros Lopetegui.
- Prentsa-oharra: ikusi hemen.
- Bisitak: 8.684 bisita.
- Katalogoa:
- Katalogoa: kontsultatu katalogoaren informazioa hemen eta eska ezazu difusionarchivo@navarra.es helbidean.

Espainiako errege-erreginek inauguratu zuten 2003ko martxoaren 28an, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitza berria, Iruñeko errege-erreginen jauregi ohian. Rafael Moneo arkitekto tuterarrak birgaitu zuen eraikina, modu berritzailean.
“Artxiboa: memoriarako jauregia" erakusketak Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko funts baliotsuenak bildu ditu; Nafarroaren iraganeko ezaugarri garrantzitsuenen berri (biztanleak, haien bizimodua eta haien erakundeak) ematen duten hirurogeita hamar dokumentu. Materiala alderdi hauei buruzko zortzi ataletan banatu da: Nafarroaren espazio fisikoa, botere politikoak, biztanleria eta klase sozialak, eguneroko bizimodua eta ohiturak, garrantzi bereziko gertaera historiko batzuk, pertsonaia nabarmen batzuk eta, azkenik, etxeniketarren genealogiari eta Erdi Aroko Tuterako historiari buruzko lagin bana.
Atal bakoitzak bere beira-arasa du, gaiari buruzko dokumentuak eta azalpen-panel bat dituena. Erakusgai jarritako dokumentuetako batzuk artxibo-balio handiko piezak eta foru-komunitateko ondare-altxorrak dira; beste kasu batzuetan, aldiz, jasotzen duten informazioa da baliotsua. Askotariko dokumentu-motek osatzen dute bilduma: mapak, grabatuak, kodexak, foruak emateko liburuak, Gorteetako aktak, kartularioak, musika-partiturak, karta-jokoak, erroldak eta kontratu indibidualei buruzko dokumentuak (ezkontzak, alokairuak, kofradien ordenantzak, etab.).

