Ezkontzak eta modak. Modak eta ezkontzak. - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Ezkontzak eta modak. Modak eta ezkontzak.

 

  • Komisarioa: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
  • Prentsa-oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 2.110 bisita.

 

Portada

Erakusketak ibilbide bat egiten du XX. mendearen lehen erdiko ezkontzen modan zehar, José Galle Gallegoren eta Fernando Galle Zumealderen funtseko eta Agustín Zaragüeta Zabaloren funtseko argazkien bidez. Funts horiek, hurrenez hurren, Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eta Nafarroako museoaren artxiboetan daude, eta orain dela urte batzuk eskuratu zituzten egileen oinordekoen bidez eta Brugueraren artxiboaren bidez. Erakusketan, halaber, Bruguera jostunaren hamar zirriborro daude erakusgai, erakusketarako laga direnak.

Agustín Zaragüeta Zabalo garaiko kronika sozialaren argazkilari gisa gailendu zen bereziki. Haren irudiek XX. mendearen lehen hamarkadetako gizarte nafarraren gertakari nagusien lekukotasuna ematen dute. José Galle Gallego eta bere seme Fernando Galle Zumealde, hurrenez hurren, XX. mendearen lehen eta bigarren erdietako argazkilari profesional aktiboak izan ziren, eta Nafarroako gizarte garaikidearen errealitatea islatu zuten, ekitaldi sozialen, gertakarien eta askotariko jardueren lekuko izan baitziren. Juan Bruguera jostuna, 2002an erretiratu zen arte, erreferente izan zen gizarte iruindarreko mailarik aberatsenen artean. Hala, bere lantegiko lokaletan denboraldi ezberdinetarako antolatzen ziren desfileetan elkartzen ziren maiz, eta haren modeloak janzten zituzten garaiko gertakaririk gailenenetan.

Pie de pagina general