Barojatarren xarma - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Barojatarren xarma

 


 

Portada

Baroja familiak gordetako funtsetako 108 pieza daude ikusgai erakusketan, Pío Baroja idazlearen, Ricardo eta Carmen haren anai-arreben eta azken horren semeen (Julio Caro Baroja etnografo eta historialaria eta Pío Caro editore eta idazlea) familia-bizitzaren, harreman pertsonalen eta jarduera profesional eta artistikoen berri ematen dutenak. Zehazki, familia-erretratuak (Serafín, Pío, Ricardo eta Carmen Baroja eta Julio Caro agertzen dira), familia-bizitza erakusten duten Berako bi argazki ("Itzea" eta "Prozesioa maiatzean, Beran"), Pío Barojaren eta Julio Caroren obren eskuizkribuak, Ricardoren grabatuak, haren iloba Julioren marrazkiak eta Carmen Barojaren eskuizkribuak eta bozelduak ikus daitezke. Dokumentu batzuk ere badira; besteak beste, Azorín, Benito Pérez Galdós, Ramón Gómez de la Serna, José Ortega y Gasset, Santiago Ramón y Cajal, Miguel Delibes eta Camilo José Cela egileen ohar autografoak eta eskainitako liburuak. Argi erakusten dute barojatarrek garai hartako literaturaren eta artearen esparruan zuten eragina.

Erakusketako katalogoan daude Pío Baroja Nessiren 21 objektu, haren anaia Ricardoren 16, haien arreba Carmenen 4 eta azken horren seme Julio Caro Barojaren 51 objektu. Berako Itzea etxean bizi izan zen intelektual- eta artista-familia horren bizitzako laurogei urteren berri ematen duen erakusketa honetan, bost barojatarren biografien laburpenak eta familia-argazkiak ere jarri dira erakusgai.

Pie de pagina general