Karlos, Vianako Printzea (1421-1461) - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Karlos, Vianako Printzea (1421-1461)

 


 

Portada

1421eko maiatzaren 29an, Peñafielen, Nafarroako Zuria eta Aragoiko Joanen seme eta Nafarroako Karlos III.a errege noblearen biloba Karlosen jaiotzaren VI. mendeurrena dela-eta antolatutako erakusketa.

Karlos Vianakoaren biografiako une nagusiak erakusten dituzten hamar panelek osatzen dute erakusketa. Peñafielen jaio zen, 1421ean; Vianako printzearen titulua ematea; Erriberriko jauregian hezi zuten, haurra zela; Clevesko Inesekin (Borgoinako dukearen iloba) ezkondu zen; printzearen ama, Zuria, hil zen, eta “zorigaitzeko” testamentua utzi zuen; aitarekin (Joan II.a) izan zuen liskarra eta Nafarroako gerra zibila; osaba zuen Alfontso V.a Aragoiko erregearen gortera joan zen, Napolira; harrera ona egin zioten Bartzelonan, aitarekin batera sartu zenean Aragoiko errege gisa; azkenik, heriotza, 1461ean; eta Pobleteko monasterioan lurperatzea.

Panelekin batera, jatorrizko hamabost dokumentu erakusten dira, Vianako printzearen dokumentu-legatutik hautatutako piezak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak gorde dituenak.

Besteak beste, ikus daitezke titulua emateko pribilegioa, Clevesko Inesekin ezkontzeko gastuak, Zuria erreginaren hileta-gastuak, Nafarroako Erregeen Kronika eta hark eskuz idatzitako ordainketa aginduak.

Pie de pagina general