Artxiboa berrituta. 10 urte Nafarroako artxiboa berriz zabalik (2004-2014) - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Artxiboa berrituta. 10 urte Nafarroako artxiboa berriz zabalik (2004-2014)

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia Iruñeko Errege Jauregiko egoitzan berrireki zenetik, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egindako birgaitzearen ondotik, hamar urte igaro direla ospatzeko antolatu zen erakusketa. Foru-komunitatearen ibilbide historikoari buruzko agiri esanguratsuenak biltzen ditu; zehazki, monarkiari, erresumari, lurraldeari, erakundeei, udalerriei, elizari, foruari, leinuei, hizkuntzari, memoriari, egitandiei eta festei buruzko agiriak dira. Horrekin, Nafarroako ondare dokumentalaren aberastasuna azpimarratu nahi da, eta, aldi berean, Artxiboko egoitzaren berrikuntzari eta azken urteotan egindako artxibo-lanei lotutako beste agiri batzuk daude erakusgai.
Guztira, 45 agiri daude, haietako batzuk oso garrantzitsuak; esaterako: Leireko kartularioa, XII. mendekoa; Orreagako Kanta, XIII. mendekoa; Nafarroako Foru Orokorra, XIV. mendekoa; Nafarroako Erresumako Armeria Liburua, XVI. mendekoa; Kontuen Ganberaren sorrera, 1365ekoa; Iruñeko Burguen Batasunaren Pribilejioa, 1423koa; Mattin Zalbaren gutuna, 1415ekoa (euskarazko testu zaharrenetariko bat du), San Fermin eta San Frantzisko Xabierkoa Nafarroako zaindari izendatzeko agiria, 1657koa; Moreten Analeak, 1695ekoak; eta Foruaren Hobekuntza, 1982koa.

