Gerra baten aztarna dokumentala. Gerra Zibileko dokumentazioa - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Gerra baten aztarna dokumentala. Gerra Zibileko dokumentazioa

 


 

Portada

Erakusketa honetan, lehenbizikoz jarri dira jendaurrean Nafarroako Errege Artxibo Nagusian Gerra Zibilari buruz gordeta egon den dokumentazioa (Nafarroari buruzkoa). Dokumentu horiek funtsezkoak dira interesdunek jakin dezaten zentro horretan zer dokumentu kontsultatu daitezkeen, bai eta haietan zer informazio-mota eskuratu dezaketen ere. Dokumentuak gaien arabera 9 ardatzetan banatzen dira, eta 17 beira-arasatan erakusten dira. Gatazkaren eztanda, bilakaera eta amaiera erakutsi nahi dituzte, erraz irakurtzeko moduko garapen kronologiko baten bidez. Zenbait gai lantzen dira: gatazka lehertu aurretiko urteak, orduko ideologiak, uztailaren 18ko altxamendu militarra, gerrako fronteak, Nafarroako gerra, atzealdean izandako errepresioa, biktimak eta gerraren amaiera.

Nafarroako Artxiboan XX. mendearen lehen erdiko funts dokumental garrantzitsu gehienak zaintzen dira; hala, Nafarroako Gerra Zibila aztertzeko erreferentziazko artxiboa da. Nafarroako Artxiboan zaintzen diren dokumentuen bolumen garrantzitsu bat instituzionala eta ofiziala da. Nolanahi ere, ondare dokumental horretan, Gerra Zibilaren alderdi zehatz batzuk ez daude jasota; bereziki, gerra jasan zutenen bizipenei buruzko alderdiak. Horregatik, erakusketaren sarreran beira-arasa huts bat jarri da, ez dagoen arrasto dokumental hori islatzeko, funtsezkoa baita memoria historikoa berreraikitzeko. Erakusketak, halaber, dokumentazioa duten partikularrak animatu nahi ditu dokumentu horiek Nafarroako Artxiboari dohaintzan ematera, artxiboak herritarren eskura jar ditzan, iraganeko memoria idatzia kontserbatzen laguntzeko.

Pie de pagina general