You were redirected to http://agn.navarra.es/eu/web/archivo-general-de-navarra/erakusketak/-/asset_publisher/iJTPtY5VEwp6/content/los-se%C3%B1ores-de-javier.-un-linaje-en-torno-al-santo .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Xabierko jauntxoak. Santuaren inguruko leinua - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Xabierko jauntxoak. Santuaren inguruko leinua

 


 

Portada

San Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren V. mendeurrenean antolatu da erakusketa, haren figura testuinguruan hartzeko helburuarekin; hala, aurrekari historikoen eta santuaren bizitzaren lehen etapako ingurune soziala ikuspegi koherente batetik erakusten ditu. Figura horren inguruan egituratu zen zortzi mendez Xabierko jaurerriaren (konderria 1626tik aurrera) patuak zuzendu dituen noble-leinua.

Berrogeita hamar bat dokumentu bildu dira, Nafarroako Errege Artxibo Nagusikoak denak, salbu eta Frantzisko Xabierkoak 1541ean idatzitako gutun bat, Xabierko santutegikoa. Zortzi mendetakoak dira (XIII.etik XX.era), eta mota askotako dokumentuak daude: kartularioak, kontu-erregistroak, ordainagiriak, errege-mandatu eta -zedulak, notarioek idatzitako kontratuak, prozesu judizialak, pribilegioak, ordainketa-aginduak, negoziazio diplomatikorako jarraibideak, akta-liburuak, agiri laburrak eta foru-legeak.

Pie de pagina general