Nafarroa: Erresumaren mugak - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Nafarroa: Erresumaren mugak
- Komisarioak: Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza eta Alfredo Floristán Imízcoz.
- Prentsa-oharra: ikusi hemen.
- Bisitak: 2.152 bisita.
- Katalogoa: erosi hemen gaztelaniazko bertsio fisikoa.
- Mapen karpeta: eskatu difusionarchivo@navarra.es helbidean

Esposizioan erakusten den dokumentu-multzoari esker (testuzkoak eta figuratiboak), lehenik Iruñeko Erresumak eta gero Nafarroako Erresumak historiako bi garaitan izan dituen mugak ezagutzeko aukera izanen da: Erdi Arokoak (garai nahasia izan zen) eta Aro Modernokoak (egonkorragoa lurraldearen aldetik, baina barne-eraldaketa sakonak izan ziren). Dokumentuek erakusten dute espazioaren eta mugen pertzepzioak zer-nolako aztarna utzi zuten testigantza idatzietan, eta historialariek iragana ezagutzeko oinarritzat hartzen dituzten iturri historikoen aniztasunaren berri ematen dute.
Bestalde, erresumak une bakoitzean bizi izan zuen egoera jasotzen duten mapa batzuk prestatu dituzte; horretarako, historiako hamahiru une gogoangarri hartu dira kontuan, eta tamaina handiko karpeta batean aurkeztu dira, eskoletan eta helburu didaktikoetarako erabiltzeko; erakusketaren katalogoa ere eskura dago.

