Tenplarioak eta ospitalarioak Erdi Aroko Nafarroan - Nafarroako Artxibo Nagusia

Erakusketak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.

Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.

Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:

Tenplarioak eta ospitalarioak Erdi Aroko Nafarroan

  • Komisarioak: Julia Pavón Benito y María Bonet Donato.
  • Testuak: Julia Pavón Benito, María Bonet Donato, Judith Bronstein, Paula Pinto Costa, Joana Lencart, Carlos Barquero Goñi, Carlos López, Javier Ilundáin Chamarro, Javier Martínez de Aguirre, Miguel Ángel Arrondo eta Anna K. Dulska.
  • Prentsa oharra: ikusi hemen.
  • Bisitak: 9.110 bisita.
  • Katalogoa: Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak argitaratua.

 


Erakusketa Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuarekin lankidetzan antolatu da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzaturiko proiektu zientifiko baten emaitza da. Proiektuaren izena da “Ospitalea eta Tenplea Aragoiko Koroan eta Nafarroako Erreinuan (XII-XIII mendeak)”. Zuzendari izan dira Julia Pavón Benito, Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiaren katedraduna eta María Bonet Donato, Rovira i Virgili Unibertsitateko Erdi Aroko Historiaren katedraduna. Erakusketan parte hartu dute Fuentes Dutor Fundazioak, Ramón Areces Fundazioak, Mencos Fundazioak, Jerusalemgo San Joan Ordena Ospitalarioak (Maltako Ordena), Zizur Zendeako Udalak, Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkarteak eta Sumelec Taldeak.

Nafarroako Erreinuan, XII. mendearen bukaeratik, Jerusalengo San Joan Ordenaren prioretza bat izan zen. Prioretza horrek hainbat enkomienda izan zituen, bai eta Ordena Tenplarioaren bi egoitza ere, 1312an, Filipe I.a Nafarroakoak edo Filipe Ederrak (Filipe IV.a Frantziakoa ere deitua) tenplarioen aurka bultzaturiko prozesuaren ondorioz ordena desegin zen arte. Erakusketa honek sakonki azaltzen du nola sortu ziren lotura askotarikoak bi ordena hauen eta Nafarroako lurraldearen artean, maila instituzional, sozial, ekonomiko, kultural eta erlijiosoan, eta zer-nolako arrastoa izan duen beren ibilbide luzeak erreinuaren historian, ondarean eta gizartean.

Erakusketa: Tenplarioak eta ospitalarioak Erdi Aroko Nafarroan

Erakusketak bost atal ditu. Atal horietan begirada poliedriko baten bidez azaleratzen eta balioesten da Nafarroako Erdi Aroko historiaren alde ezezagun hori. Hala, aztertzen dira ordena militarren historia, garaiko botereekiko lotura, enkomienden bidezko haien proiekzio ekonomiko, sozial eta artistikoa, ordenatako kideak eta haien gizarte-ingurunea, eta oso erlijiosoa zen gizarte batean izan zuten dimentsio espirituala.

Pieza berezi dokumental, artistiko eta arkeologikoak daude ikusgai, erakusketaren hari orokorrerako propio hautatuak. Bertan erakutsiko dira Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak lagatako 32 agiri eta Iruñeko Katedraleko Artxiboko 4. Gainera, erakusketarako erreprodukzio bidez, Artxibo Historiko Nazionaleko 20 agiri daude – Artxibo Historiko Nazionala da Ospitaleari buruzko agiri-multzorik handiena gordetzen duen erakundea –, National Library of Maltako bat eta Bartzelonako Katedraleko Artxiboko beste bat.

Pie de pagina general